gure banda

zure banda

2019 > 2022

Zornotzako Musika Banda,  Zornotzan musika sustatzen duen agente kulturaletako bat da. 2019an birsortu zuen Aritz Labrador zornotzarrak 40 urte baino gehiago desagertuta egon ostean.

2020ko inauteriak. Argazkia: Zornotzako Musika Banda.
Munduarekin konektatzen… Argazkia: Zirriborro.

Gaur egungo banda era berriztu baten jaio da, bereziki musika alor sozialera eramateko asmoz, ildo artistikoari eutsiz eta helburu pedagogikoa ahaztu gabe. Bandak, hortaz, oinarrizko hiru funtzio ditu: funtzio soziala, funtzio pedagogiko-didaktikoa eta funtzio kultural-artistikoa; Bandaren proiektuek ez lukete zentzurik izango hiru funtzioak bateratuta agertuko ez balira. 

BANDA HISTORIKOA

Udal korporazioaren expedienteen arabera, Zornotzako banda historikoa 1903ko urtarrilaren 11n sortu en. 1906rako abian zen banda hau, Nemesio Bikandi musikaria sortzailea zelarik.  1908ko urtarrilaren 11n “JUVENTUD ZORNOZANA” izeneko bandak 15 kide zituen, Bikandi jauna haren zuzendaria zelarik. Udalarekin istiluak izan ostean, 1911ko maiatzean Maximino Olariaga jaunak, Parrokiako organojoleak, hartzen du taldearen gidaritza. 1918an Nemesio Bikandik hartu zuen berriz ere Bandaren batuta. 

1922tik aurrera, Bandak udaletxaren hirugarren solairuan entseatzen zuen eta Udalarekin adostutako arautegi oso bat ere bazuen. 1932an hartara arte izandako zuzendariak utzi egiten du erretiroa dela kausa, eta oposaketa zerrendak zabaltzen dira. Honetara Rafael Cañón eta Francisco Bengoa zuzendariak aurkeztu ziren. Urte hartan egun ezagutzen dugun Zelaieta parkeko kioskoa ere berriztatu zen. Bi hautagaiak aztertuta, banda zuzendariz osatutako epaimahaiak udal korporazioaren esku uzten du erabakia eta Francisco Bengoa jaunari esleitzen zaio postua. Honek Gerra Zibila hasi zen arte burutu zituen bere funtzioak.

1947ko komunikazio baten arabera, Bandaren zuzendari berria Celestino Zarrabeitia izan zen garai hartan. Urte horretan “Banda Particular de Música” izenez ezagutzen zen taldea. 1948an Rafael Cañón jaunak hartzen du zuzendaritza eta musikarientzako akademia osatzen du. Cañón zuzendariaren estreinaldia 1949ko apirilaren 17an izan zen.

1970 aldera Cañón maisuak erretiroa hartu zuen eta haren zuzendariordeak, Ceferino Martínezek, hartu zuen zuzendaritza momentu horretatik aurrera. Azken honen erretiroa dela eta, eta bitartean izandako istilu batzuengatik, 1976 urtera aldera Zornotzako banda historikoa desagertu egin zen.

1976. urtetik hona, Zornotzak ez du Bandarik izan. 2019ko ekainaren 15a historia egiteko eguna izan zen, bidetik galdu zen musika legatua errekuperatzeko eta inguruko herrietako mailan dagoen Zornotzako herri garaikideak dituen musika-, kultura- eta hezkuntza beharrizanetara egokitutako Banda bat birsortzeko eguna, alegia.