Zornotzako Musika Banda Online

Banda eta haren instrumentuak
Banda eta haren instrumentuak

Banda bat ezagutzeko aukera paregabea zabaltzera gatoz honekin batera. Zer da banda bat? Zenbat familia ditu? Zenbat kidek osatzen dute? Zein instrumentuk parte hartzen dute? Galdera guzti hauei erantzuna bilatuko diogu bideokonferentzia honetan gure Zuzendari Titularrarekin batera. Banda barrutik entzuteko eta ezagutzeko gogoak badituzu, hauxe zure aukera!

Gorputz-perkusio tailerra
Gorputz-perkusio tailerra

Tailer honetan familiarekin egin ahal izango ditugun ekintza dinamiko batzuk proposatu ditugu, edozein pertsonak egiteko modukoak, esperientzia eta adina kontuan izan gabe. Bandako perkusio sekzioko musikariek etxean egiteko erritmo eta mugimenduen bitartez abesti edota joko txikiak proposatuko dituzte. Honekin erakutsi nahi dizuegu denok garela gure etxetik musika giroan ondo pasatzeko gai.

Errepertorioa eta gizarte funtzioa elkarren eskutik
Errepertorioa eta gizarte funtzioa elkarren eskutik

Musika banda batean jotzen den errepertorioa anitza da oso; festetan, antzokietan, elizan, kaleko oholtzan...leku eta une bakoitzerako baditu musikak banda batek. Musika-lanak entzunez hausnartuko dugu zer jo izan duten, zein ingurutan eta gaur egungo joera berriak; banda amateur zein profesionaletan, Euskal Herrian zein munduko txoko urrunetan. Eta gure gizartean musikaren inguruan hainbat kultur eragile batzeko tresna ezinhobea izan daitekeela ikusiko dugu.

Musika Banden Historia
Musika Banden Historia

Aukera honekin gaur ezagutzen dugun bandaren historia aztertuko dugu, baita banden alderdi musikal eta soziala ere, baita gure gizarteko ideosinkrasian izan duen eragina ere. Gainera talde honen errepertorioa, zuzendariak, banda, instrumentazioa etab. aztertuko ditugu, baita instrumentuen eta beronengatik, bandaren eboluzio mekanikoa ere. Amaitzeko Valentziako Erkidegoko fenomeno bandistikora joko dugu bertako eta munduko beste toki batzuetako eredu musikalak aztertzeko helburuarekin.

SOUNDPAINTING: Soinuaren bidez sormena garatuz
SOUNDPAINTING: Soinuaren bidez sormena garatuz

Soundpainting-a keinu bidez egiten den hizkuntza multidisziplinar eta unibertsal bat da. Bere erabilerak konzentrazioa, mugimendu gaitasunak eta inprobisazioa garatzen ditu. Soundpainting-ean ez dago akatsik eta horregatik parte hartzaileak aske sentitzen dira bere sormena garatzeko.