Azaroan indarrean sartu zen dekretuari jarraiki, jarduera sozio-ekonomiko guztiak 21:00etan bukatzea derrigorrezkoa dela ikusita, Zornotza Aretoaren 20:15etako emanaldi guztiak (gure kontzertuak barne), iluntzeko 19:00etara aurreratu dira. Kontuz, sarrera dekretua irten baino arinago atera baldin baduzu, ticketean 20:15 jarriko du eta! Gogoratu, larunbateko pasea iluntzeko 19:00etan.