Transdisziplinaritaterako aukera eta plataforma paregabea sortzea izan da musika bandaren helburua kontzertu-proieketu honekin. «Jan Alai» pintxo txapelketaren baitan kokatuko litzateke ekitaldia eta bi pase eskainiko dira pintxoa probatzen den bitartean musika entzun dadin. Musika ez da edozein izango, izan ere, zaporeetan oinarritutako musikak konposatuko ditu Jon musikagile zornotzar gazteak.