Laboral Kutxak eta Deiak antolatutako XIII Hemendik saria jaso dau Zornotzako Musika Bandak berrogeialdian zehar kultura sustatzearren online. Alde batetik, Bandak abesti baten grabaketa osatu zuen online apirilean; maiatzean, taller eta erakustaldien ziklo digitala; eta uztailean, Zornotzako Jai alternatiboetako programazioaren baitan, streaming bidezko kontzertua.Eskerrik asko bihotzez gure lana baloratu eta saritzearren! Kultura suspertzen jarraituko dogu! Jo beza bandak!